Datorren asteazkenean, ekainak 15, izango da
ILARGI-EKLIPSE OSOA, IKUSGAI EUSKADITIK
Eureka! Zientzia Museoak doako gaueko behaketa bat antolatu du Aranzadirekin, eklipsea bizitzeko.
Eureka! Kutxaren Zientzia Museoak (Miramongo Parkean dago) ilargi-eklipse osoari segimendua egiteko programa bat prestatu du. Eklipsea datorren asteazkenean izango da, ekainak 15, eta Euskaditik ikusi ahal izango da, eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Aranzadi Zientzi Elkartearekin lankidetzan antolatu dugu Eureka!-ren programa. 21:00etan hasiko da, eta doakoa da parte-hartzea.
Gertaera astronomikoaren orduak aukera emango du Eguzkia ezkutatzean ikusteko, eta hori lagungarria izango da zenbait taldek esku hartzeko. Jarduera 23:00etan amaitzea aurreikusten dugu. Gure latitudeetatik ilargi-eklipse oso bat ikusteko hurrengo parada 2015eko irailaren 28an izango da.
Programa
- 21:00-22:00: Fenomenoaren azalpena Zientziaren KutxaGuneko Donostia Planetariumean.
- 22:00-23:00: Fenomenoari behatzea, eguraldiak horretarako aukera ematen badu
Nola gertatzen da ilargi-eklipse oso bat?
Ilargi-eklipse osoa Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren plano berean, Lurraren atzean, jartzen denean gertatzen da. Hori gertatzen denean, Lurrak espazioan egiten duen itzal-zatitik igarotzen da Ilargia, eta, horregatik, eklipsatu egiten du Lurrak.

Zer ikus dezakegu eklipsean?
Ilargia ez da erabat ikusezina; bai, ordea, eguzki-eklipseetan. Kasu honetan, Ilargia ilundu egiten da, eta gorri-laranja kolorea hartzen du. Hori horrela da, batez ere, Eguzkiaren argi-izpiak Lurraren atmosferan errefraktatzean desbideratu eta Ilargira iristen direlako. Ilargiak hartzen duen kolorea atmosferaren une horretako egoeraren eta konposizioaren araberakoa da, batez ere.
Beheko irudian, Ilargiak Lurraren itzalean zehar egingo duen ibilbidea azaltzen da. Bestalde, Ilargia eremu horietatik —ilunantza eta itzalpea— zer ordutan pasatzen den ikus daiteke taulan. Itzalaren lekurik ilunena da itzalpea.

|
Posizioa |
Zer ikusiko genuke? |
Ordua |
|
1 |
Ilunantzaren lehen agerpena |
19:24 |
|
2 |
Itzalaren lehen agerpena |
20:22 |
|
3.1 |
Osotasunaren hasiera |
21:22 |
|
3.2 |
Eklipsearen maila gorena |
22:12 |
|
3.3 |
Osotasunaren amaiera |
23:02 |
|
4 |
Itzaletik ateratzea |
00:02 |
|
5 |
Ilunantzetik ateratzea |
01:00 |
Ilargiak ekainaren 15ean osotasunaren unean izango duen posizioa.

Ilargi-eklipsea begiratu hutsean ikus daiteke, tresna optikoen beharrik gabe. Ilargia 21:49an aterako da horizontetik, eta, ordu horretan, eklipsea hasita egongo da. Ilargia itzalaren eremuan sartuta eta kolore gorrixka bereizgarri horrekin ikusiko dugu. 23:00etan, eklipsearen fase osoa amaitua izango da.
Oharra:
Informazio gehiago edo irratirako edo telebistarako tarteren bat edo parte-hartzeren bat nahi izanez gero, deitu 943 01 29 01 edo 658 75 69 14 telefono-zenbakira, eta galdetu Elena Rosalesez (Eureka! Zientzia Museoa).
Marketin eta komunikazioa
Eureka! Zientzia Museoa-
Mikeletegi, 43 - 20009 – Donostia












Twitter
Facebook